XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azeriak ez zekien zer bazkari paratu eta jatekoaren bila atera zen.

Artzai asko zen inguru haietan eta ardiak larratzen * zebiltzen bitartean txabolak miatzen * hasi zen.

Lurrontzi * bat bete gaztanbera * aurkitu zuen batean.

Trebe nauk! esan zuen bere baitan.

Bazkaria berotzen lanik gabe egingo diagu erromeria.

Ahal bezain poliki hartu eta itzuli zen baseliza aurrera.

Uste baino lan gutxiago atera zitzaion.

Baina, alferkeriak baditu bere eragozpenak *, eta ikustearekin lagunek berantzen zutela gosearen zimikoa * senditu zuen barnean.

Gaztanbera ikusi eta nor egon jan gabe? Zati bat jan zuen.

Lagunek ez dakite zenbat zegoen eta ez didate deus esango, zioen.

Handik denbora pixka batera berriz ere gose eta lagunak ez ageri.

Berriz ere tentaldian erori eta jan.

Horrela, ia dena bukatu arte.

- Zer emango diet nik orain jatera? Kaiku * bat hartu eta altxirri * bigunez bete zuen.

Gaztanbera hondarrak bildu gero eta zuri-zuria gainetik banatu zien.

Eguerdi-garaian badatoz lagunak beren lana eginik, eta azeriak esaten die ez dela su beharrik; baduela berak denentzat zerbait prestaturik.

Kaikua hartu eta badarama lagunen aurrera. - Zer da hori? galdetzen du otsoak. - Ikus eta jan, erantzuten dio berak.

Eseri ziren elkarren ondoan eta ontzia erdian zutela, eskua sartu zuen azeriak: - Niretzat gaineko bitsa *! - Niretako erdiko enborra *! esan zuen otsoak atzaparrak barneraino sartuz.

- Niri ez kendu zolako hondarra!, eta hartu zuen bere alde hartzak kaikua.

Usai egin eta azeriari begira gelditu zen: - Simaurra * da!! zioen suturik hartzak.